Zure Atzetik

Su Ta Gar

Bere anaiekin batera

lasai da mahaiaren erdian.

Ohartu gabe hustu dudan

beste sagardo botila bat



Bizi naiz galderaz beterik

argi daukadala gauza bat.

Orain arte bezala

nire erotasunean.



Ez, ez! Ezin zaitut ikusi

Ez, ez! Zure atzetik nabil

Ez, ez! Ezin zaitut ikusi

Ez, ez! ...



Zure atzetik...

Zure atzetik...



Bila nabil atseden gabe

hainbeste jenderen artean

ez dakit zer gertatuko den

agertuko zaren unean.



Edo nire bizitza inoiz

berdina izango ote den

Niretzat amets batetan

bihurtu bait zara.



Ez, ez! Ezin zaitut ikusi

Ez, ez! Zure atzetik nabil

Ez, ez! Ezin zaitut ikusi

Ez, ez! ...



zure atzetik...

zure atzetik...

Daftar lirik lagu Su Ta Gar