Mari

Su Ta Gar

Hire diztira dut maite

Anbotoko erregina

mortal guztien gainetik

hegan sua egina.



Ta eutsi zan zeruan zehar

eguzkia joan eta gero.



Libre izateko haiz jaioa.

Mari, ez zara izango niretzat.

Libre izateko haiz jaioa.

Mari, ez zara izango niretzat.



Nire ametsetan ginen

biok tximisten lagun

baina argi da hori zela

soilik umeen ipuin.



Ta eutsi zan zeruan zehar

eguzkia joan eta gero.



Leihotik dut ikusi ekaitza

ta pentsa bapatean

hor sugar damatxoarekin

gaur berriro larrutan.



Libre izateko haiz jaioa.

Mari, ez zara izango niretzat.

Libre izateko haiz jaioa.

Mari, ez zara izango niretzat.

Daftar lirik lagu Su Ta Gar